domingo, 27 de septiembre de 2015

ALBISTEA

Ilargi eklipsea dakar, estreinatu berri dugun udazkenak

                                                        Odol ilargia Vietnam-en

Udazkenean gara ofizialki. Asteazken goiz honetan, 10:21ean izan dugu urtaro aldaketa. Abenduaren 22ra arte luzatuko da udazkena; 89 egun eta 20 ordu ditugu negua heldu aurretik.
Ilargi eklipsea, igande gauean
Udazken hasiera honek urteko bigarren eklipsea dakar; oraingoan, “Superilargia”ren eklipsea. 1982. urtetik, duela 33 urtetik errepikatu ez den fenomeno berezia ikusteko moduan izango gara igande gauetik astelehen goizaldera bitartean.
Azken hiru hamarkadetan izan ez duen itxura hartuko du ilargiak. Ilargi eklipse osoa izango dugu. Ohikoa baino %30 distiratsuagoa eta %14 handiagoa agertuko zaigu ilargia. Ilargiak Lurraren inguruan duen orbita eliptikoa delako gertatzen omen da ‘superilargia’ren fenomenoa. Gainera beste fenomeno berezi bat agertuko da superilargiaz aparte, 'odol ilargia' hain zuzen ere. Horrela, ilargia handiagoa eta gorria ikusiko dugu eklipsearen ondorioz. 2033ra arte ez da errepikatuko ikusi ahalko duguna, beti ere, zerua oskarbi bada. Adituen aholkua; eklipsea egoki ikusteko, urrundu argiaren kutsaduratik, aldendu herri gunetik.
(noaua.eus -etik ateratako albistea)

Gehiago jakiteko:
http://hipertextual.com/2015/09/eclipse-de-luna-como-verlo


10 comentarios:

  1. atzo nik ez nuen ikusi eklipsea baina nire aitak altzatu zen eta ikusi zuen.Ezan zuen oso polita izan zela eta gustatu zitzaion

    ResponderEliminar
  2. Oso interesgarria, atzo oso polita zegoen ilargia.

    ResponderEliminar
  3. Oso interesgarria, atzo oso polita zegoen ilargia.

    ResponderEliminar
  4. Nik ez nuen eklipsea ikusi baina gaur goizean argazkiak bidali dizkiate,
    oso gorri zegoen.

    ResponderEliminar
  5. Ilargiak argi pila bat zeukan benetan ikusgarria

    ResponderEliminar
  6. atzo ez nuen eclipsea ikusi baina oso polita izan dela pentsatzen dut

    ResponderEliminar
  7. Atzo oso polita egon zan ilargia andi andia

    ResponderEliminar
  8. Ez nuen ikusi baina oso arrigarria izan zela uste dut.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Nik ere ez nuen ikusi baina pentsatzen dut oso polita zela.

      Eliminar
  9. yo no he visto el eclipse y me arrepiento de ello porque he visto la imagen y he visto que era muy bonito

    ResponderEliminar