domingo, 18 de octubre de 2015

BILBAO NIGHT MARATHON

Kaixo lagunak! Gaur blogean idazten dizuet atzo lasterketa berezi batean parte hartu nuelako eta nire bizipenak zurekin konpartitzeko. Atzo, larunbatean, Bilboko Night Maratoia ospatu zen hiriburuko kaleetatik zehar. 13.000 korrikalari hartu genuen parte, benetan giro bikaina egon zen. Agian korrika egiteko jende gehiegi, baina jende asko egoteak eguna handiagotzen du.
Iaz bezala, lasterketa hasi baino hamar minutu lehenago urduri jartzen hasi nintzen. Aurten bukatzea zen nire helburua, izan ere ez dut larregi entrenatu eta nahiago nuen lasai egitea eta egunaz disfrutatzea. Lasterketa batean korrika egitea berezia da, zure inguruko pertsonak han daudelako animatzeko asmoz, familiako kideak, lagunak... Atzo nire anaiarekin batera egin nuen ibilbidea eta norbaitekin joateak ere asko laguntzen du, momentuko sentsazioak kontatzeko aukera ematen dizulako.
Lehenengo hamar kilometroak gustura egin genituen, hurrengoak gogorragoak izan ziren. Zazpi kilometro faltan nire familiakoak ikusi nituen, haien artean Haizene (nire alabatxoa) itxaroten zegoela. "Aupa aitatxu txapelduna!" egin zuen garrasi. Bera bai dela txapelduna pentsatu nuen.
Ondo bukatu nuen maratoi erdia, hurrengorako osoa egiteko asmoa daukat, horretarako gehiago entrenatu beharko dut. Bukaeran domina eder bat eman ziguten, ezetz asmatu nori eman nion? Poz-pozik joan zen etxera lepotik zintzilik zeramala.

4 comentarios: