lunes, 30 de noviembre de 2015

ANANEN JATORRIA

Askok esango duzue piñak (ananak) zuhaitzetatik ateratzen direla, baina hori gezurra da pinak lurretik ateratzen da. Egia esanda hasieran landare bat ateratzen da eta horren gainean pina-gorrizka moduko bat. Denborarekin horitzen doa eta azkenean jateko prest dago. Eta ziur nago hau ere ez dakizuela, anana ehunka eta ehunka fruitu pegatutak direla eta bat moduan ikusten dugula.

GUGGENHEIM MUSEOKO ZAINTZAILEAK


GUGENHEIM MUSEOA ZAINTZEN DAURIEN ANIMALIAK


Gaur igandea, nire gurasoak, arreba eta nire aitaren errusiar lagun bat  Bilbora joan gara .
Han erakutsi dautsagu Bilboko leku interesgarriak eta haietatik bat Gugenheim Museoa da.

Bilboko  Gugenheim Museoa "arte contemporáneo" museoa da. Beren egilea Frank Gery izan zan eta  1997ko  urriaren 18an zabaldu zan.

Miresgarriena da zelan eta zegaz dagoen eginda: kaliza harria, titanio eta kristala. Itsasontzi baten forma dauka, orain dagoen lekuan dala urte batzuk  itsasontziak egiten daurien lantegi bat egon zan.

Gugenheim Museoa bi animaliz zainduta dago:

- Alde batetik: Gugenheimneko sarreran txakur bat dago, bere izena Puppy da . Hamabi metroko terrier bat da eta lorez beteta dago , lorak aldatzen dituzte bi bider urtero, udaberrian eta udazkenan. Bere egilea Jeff Koons da .
Esaten daurie Gugenheim dala Puppyren txabola.



Eta beste aldean, erreka kontra armiarma bat dago, bere izena Mamá da. Bederatzi metro altura dauka, eta beren azpitik ahal zara pasatu. Bere egilea  Louise Bourgeois da.








Gaurko eguna interesgarria izan da, beste egun batean Gugenheim barrutik bisitatuko dogu. 


ERDI AROKO AZOKA

ERDI AROKO AZOKA

Larunbatean Bilboko alde zaharrera joan nintzen "Atxurira" nire ahizpa (Goranerekin) eta  bere senarrarekin (Javirekin).
Atxurira joan nintzen Erdi Aroko azoka batera. Gauza polit eta interesgarri asko ikusi nituen adibidez:
Lehen nola egiten ziren ezpatak eta burdinezko gauzak,nola egiten zituzten bodegoiak lokatzarekin etb.
Han pertsonak Erdi Aroko zomorroekin jantzita zeuden.
Geroago patata bat orduko erara prestatuta jan genuen, super goxoa zegoen! Oso ondo pasatu nuen!


LAS COMIDAS

Las comidas se clasifican en tres grupos-janariak hiru taldetan sailkatzen dira:ERAIKITZAILEA,ENERGETIKOAK ETA ERREGULATZAILEA.
Eraikitzaileek proteinak dituzte-los constructores es decir eraikitzaileak tienen proteínas.
Energetikoak energia ematen duena-los energeticos  son los que nos proporcionan energía.
Erregulatzailea gatz mineralak, bitaminak eta ura.Los reguladores son los que contienen sales minerales, vitaminas y agua.El consumo habitual de fruta no hace que engordes


Eskupilota partidua

Pasa den igandean eskupilota partidua izan nuen, Eguzkibegiko lagun batekin jolastu nuen. Oso dibertigarria izan zen. Lehenengoz bi eta bat irabazten hasi ginen. Ni atzelaria nintzen eta Oier (Eguzkibegiko laguna) aurrelaria. Bigarren partiduan,  ni aurrelari eta Oier atzelari bezala, hamar zortzi irabazi genuen.                                              

Oliber magoa


Larunbatan joan ginen Iñigo, Asier eta ni espektakulo magiko batera.
Oso ondo pasatu genuen,truko batzuk ez nituen ulertu ondo. Magoa Oliber zuen izena. Oliber marrazki batetik uso bat atera zuen, geroago puxika batetik eta azkenik liburu batetik.
Biurtu zuen paper bat bastoi batean eta uso batzuk biurtu zituen untxi batzuetan.
Gero magia atera zigun ahotik eta gorria zen.
Azkenean karamelu magikoak egin zituen eta oso gozoak ziren.
Gomendatzen dizuet ikustea ahal baduzue, oso dibertigarria
izan delako!

HOTEL TRANSILVANIA 2

                                                Hotel transilvania 2

Atzo joan ginen zinemara Hotel tralsilbania 2 ikustera.Nahia, Ione, Paule Vega... lehenengo joan ginen txutxerak hartzera eta ondoren sarrerak hartzera. Gero zinemara sartu ginen eta zinema hasi zen filmea.
Drakularen umeak ume bat izan zuen. Egun bat Meibis Drakularen umeak bere umea eman behar zion bere aitari eta bere aitak erakutsi zion banpiro bat izaten. Baina ez zuen lortu banpiro bat izatea...
                          Zer gertatuko da ?
                Umea izango da banpiro bat?






      Paule.H. eta Maria

Nire oporrak

                                            Nire oporrak

Urte honetan joan naiz La Pinedara (Tarragona). Egun batean, joan nintzen "aquapark"batera: aquopolisera. Oso ondo pasatu nuen. Hiru metroko piszina bat zegoen, eta ureko barrakak pilo bat. Nire ahizpa igo zen guztietan. Niretzat barraka gustokoena kamikaze zen, txirrista urdinak direnak baina estali gabeak. Orain erakutsiko dizuet barraken bideo bat:             

Benetan oso dibertigarria zen !!!!!

domingo, 29 de noviembre de 2015

“KNS OCIO Y AVENTURA” PARKEAN

Ostegunean Begoñitaren urtebetetzera joan nintzen. Urtebetetzea Basaurin zen, “KNS Ocio y Aventura”n. Lagun asko joan ginen.

Han dorre haundi bat zegoen eskalada egiteko. Zinta bezalako bat ipintzen zuten gorputzan jausi egiten bazara eta kaskoa. Lagun bat gora heldu zen eta gero salto egin zuen. Ni eta lagun bat gora heldu ginen baina salto egin behar genuenean beldurra euki genuen. Oso zaila zen igotzea.

Puzgarriak zeuden, ohe elastikoak eta futbolin handi bat zegoen. Futbolinean pertzonak lotu egin behar ziren baina monitore batek esan zuen ez dugula jolastuko. “Titanic” puzgarrietik neska bat bota zen eta besoan mina egin zen eta negar hasi zen. Ohe elastikoetan, ni eta beste bi lagun batzuk txiribueltak egin genituen.

Azkenik zubi-zona batera joan ginen. Bi nibela zeuden, handietarako eta txikietarako. Monitoreak niri eta lagun bati, hamar urte genuelako, handietarako nibela utzi zigun. Tirolina txiki bat zegoen, ertaina bat eta bat oso luzea.

Oso oso ondo pasatu nuen, oso dibertigarria izan zen!.

Digestio-aparatua

Digestio-aparatua oso hodi luzea da eta guruin batzuen laguntzaz, elikagaiak deskonposatzen ditu, mantenugaiak gure gorputzak erabiltzeko eta hondakinak kanporatzeko.
Irensketan janariak birrintzen dira eta listuaz nahastu ondoren, elikadura-boloa osatzen da.
Elikadura-boloa irensten da eta hestegorrira pasatzen da.
Gero urdailera heltzen da eta hemen urin gastroekin nahasten da eta Kimo izeneko ahi bihurtzen da.
Kimoa urdailetik ateratzen da heste meharrera iristen da. Hau heste-biloz osatuta dago eta hauen bidez mantenugaiak odolera pasatzen dira eta odolari esker gure gorputzeko atal guztietara helduko dira.
Heste meharra heste lodiarekin lotuta dago. Honek ura eta gatz mineralak xurgatzen ditu. Digeritu ez diren elikagaiek gorozkiak osatzen dituzte eta uzkiaren bidez kankoratzen ditugu.




sábado, 28 de noviembre de 2015

Kazajstan

Ni jaio nintzen Kazajstanen. Bi urtekin etorri nintzen Galdakaora.
Kazajstan Asian dago, eta oso handia da, munduko hamargarren herrialderik handiena da.
Han hitz egiten da errusieraz eta Kazajoz. Kazajstan deitzen da kazajoz: қазақстандықтар, Qazaqstandıqtar;eta errusieraz: казахстанцы.Han idazten da "letra zirilika", letra hau desberdina da  eta oso zaila da.
Herrialdea oso polita da. Antzina ehizatzen zuten arranoekin,oso onak ziren ehizatzen. Horregatik bere ikurrina arranoa agertzen da.
Han zelai asko daude eta zaldi asko daude. Kazajstango jendea zaldizkoak oso onak dira.
Badago abesti bat nire ama ipintzen zidala txikitan Kazajstaneko abestia,abesti hau asko gustatzen zait.
12 urtekin Kazajstanera joango gara oporretan.


















NIRE AMAREN LANTEGIAN

NIRE AMAREN LANTEGIA

Nire amaren lanean hiru  pisu daude: Batean sukaldea ,bestean biltegia eta haragitegia, goian ofizinak
Sukaldean lapiko erraldoiak ,pila bat labe ,su asko....Gauza guztiak tamainu erraldoia  daukate.Lehenengo sukaldariak goizeko ordu bietan sartzen dira handik egunero hamarmila janari irtetzen dira gutzi gora behera.
Biltegia eta haragitegia oso handia da ,edozein gauza topa dezakezu, guk eskolan jateko behar ditugun gauzak handik irtetzen dira .
Bulegoak oso politak dira,nire amaren maila beti papelez beteta dago , eta asko guztatzen zait bizitan joatea,bere lankideak oso majoak dira eta beti ematen didate zerbait jateko.



EUSKARAREN EGUNA



      Abenduak 3an euskararen eguna da. Jende askorentzat oso egun berezia denez ospakizun asko egiten dira. Gure eskolan gauza pilo bat egiten  ditugu eskararen egunerako, adibidez: abestiak prestatu, euskararen kanpaina (euskarak indar gehiago eduki dezan) eta hainbat gauza gehiago.Guztiz prest ditugunean euskararen egunerako dauzkagun gauza guztiak jende aurrean erakusten ditugu eta txikiek egin dituzten gauzekin batera ipintzen ditugu. Abestu eta gero, eskolara iristen naizenean oso harro sentitzen naiz neure buruarekin eta uste dut eskolako ikasle lotsatienak abestu ondoren pisu handi bat kentzen dutela gainetik. Hasieran nik uste nuen eskolan egiten ari garen kanpainan ez zela euskera hainbeste entzungo baina oker pentsatzen nuen.
Abenduak 3an lehiaketa pilo bat egongo dira, anima zaitezte lehiaketa baten batera, oso ondo pasatuko duzue baina animatzen bazarete arin hasi bestela ez duzue denborarik edukiko dena prestatzeko.




Ostiraleko entrenamendua






Gaur 17:30 etan egon behar naiz Santa barbaran  entrenatzeko.Eta joan naiz 17:00etan ,egin duguna izan da lehenengoz hasi gara botatzen baloia ormara eta kontrolatzen batekin eta bota bestearekin,jarraian baloiarekin zenbat toke egiten dugun ,geroago paseak egiten eta botatzen,ostean buruarekin eman eta kontrolak egiten hankarekin eta azkenik prteruari  tiroak egiten (nik sartu baloia hiru gol) oso  dibertigarria.

IRAKASLE EGUNA




Resultado de imagen de profesores en un aula
Ostirala 27a irakasle eguna da. Irakasle eguna jaia da. Esa fiesta es dedicada a los profesores ya que trabajan todo el año para enseñar a alumnos como nosotros con mucha paciencia, esfuerzo y dedicación para que no nos privemos de los conocimientos del saber. Todo eso lo hacen por nosotros aparte de que nos enseñan lo que es la empatia, procuran que no nos metamos en líos y por último pero no menos importante nos ayudan. Por esas razones veo bien que ese día exista, porque los maestros/as se lo merecen y por eso les doy las gracias.



MUCHAS GRACIAS MAESTROS Y MAESTRAS.

EUSKARAREN EGUNA: ABESTIAK

viernes, 27 de noviembre de 2015

ITOGINAK


Asteazkenean, azaroak 25ean 13:15etan gutxi gora behera marrazki batzuk lehioan jartzen geudenean, tantak hasi ziren jausten orderanagailuaren ondoan dagoen argitik. 

Itsasne eta Garazi Juan Antonioren bila joan ziren. Fregona bat eta kubo bat ekarri zuten gelara. Gero maisuak esan zigun joteko eta beraiek bitartean argia kendu zuten. Bueltatu ginenean ordenagailua poltsa batez estalita zegoen, orduan ez zen oso erreza ordenagailua eta arbela digitala erabiltzea.

Ea laister konpontzen duten, arbela apurtzeko arriskua dagoelako eta arbela behar-beharrezko tresna dugulako!!


Katiuskekin eta euritakoekin etorri beharko gara gelara?

BODEGOIAK

BODEGOIAK

Klasean, plastikan bodegoiak egiten hasi gara. Txanelan 31.orrialdean argazki batzuk daude eta argazki horietatik bakoitzak argazki bat aukeratzen du eta erosi duen koadernoan bodegoia marrazten du.
Lehenengoz bodegoiak egiteko, irudia egin dugu, ondoren itzalak marraztu ditugu, eta azkenik bodegoiak marrazten ditugu koloreekin. Pauso horiek egin eta gero bodegoiak apaindu ditugu marrazkia politago eginez. Elikagaien gaia ikasten gaudenez bodegoiak egiten hasi gara, bodegoiaren argazkietan elikagai mota asko ateratzen direlako eta ez badira ateratzen zuk marrazkia apaindu ahal duzu elikagaiekin adibidez:
mandarinarekin, laranjarekin, marrubiarekin, gereziekin, sagarrekin...
Polit politak geratuko dira!!

GRADUATZAILEAK


Matematikan graduatzaileak osoak erabiltzen ari gara (360ºkoak).
Lehenengo ez genuen ezer ulertzen baina orain ulertzen dugu .
Oraindik ikasi dugu: Nulua, zorrotza, zuzena, kamutsa eta laua. Beste alde batetik erpina eta aldea, eta bestean ere ganbilak eta ahurrak.
Ariketetan asko behar ditugu jakiteko graduak eta angeluak.
Batzuetan graduatzaileak behar dugu zeta (Z) bat egiteko perfektoa izateko. Azterketan espero dugu notak ona ateratzea...


Playback lehiaketa

                                       

Playback-a abenduak 3-an ospatuko da arratsaldeko 19:00etan. Izena emateko 94 401 05 40ri deitu beharko da Azaroak 27 baino lehen . Agirre Lehendakariren plazan hartuko du parte ospakizun honek.Hainbat gauza hartuko dute kontuan epaimahaiak:KORIOGRAFIA ,FRESKOTASUNA,JANSKERA,IRAUPENA, NESKA MUTILEN ARTEKO PARETASUNA.. . .
Playback-ak lotza galtzen, ondo pasatzen eta lagunekin parte hartzen lagunduko digu. Taldea dugu eta irabazteko partaide guztiek saria izango dute, baina garrantsitzuena parte hartzea eta ondo pasatzea da.  
Jende berria ezagutu, guztia antolatu, dantzatu, mugitu ,ikusi ,ikasi , entzun eta abestu egiteko aukera eukiko dugu.
ANIMATU ZAITEZTE!!!

PUBLIRREPORTAJES

En este proyecto de Lengua Castellana se tiene pensado hacer un publirreportaje sobre un alimento por parejas y por eso los alumnos estamos aprendiendo a como hacerlo y como buscar la información que se necesita para hacerlo. Aparte estamos trayendo publirreportajes y fijarnos en ellos. También hemos aprendido a poner una mesa con etiqueta. Algunos alimentos  del publirreportaje están basados en carne, por ejemplo: la carne de cerdo, la carne de ternera...
''Y lo mejor para la dieta es el aceite pero en exceso no.`` Dice un publirreportaje.              




THE ROCK TALDEA

PINTXOAK

Gai honetan, elikagaiei buruz hitz egingo dugu. Talde bakoitzak pintxo bat egingo dugu eta eskolan zehar saldu egingo ditugu. Gure taldeko pintxoa, maionesa, olibak, ganbak, uhasa eta galeper arrautxegaz eginda dago. Oso goxoa izango dela espero dugu. 
Irabazitako dirua, behar dutenei emango diegu. Oraindik ez dakigu nori emango diogun dirua. Pasaden urtean gurpildun aulkia behar zuen ume bateri eman zioten dirua. Pintxo bakoitza 1€ balio du. Hoberenak gure pintxoak izango dira!!



Mariposa tenista taldea

AMERICAN SCHOOL OF BILBAO

Larunbat guztietan Berangon dagoen ingelez eskola batera noa. Han maisu eta andereino asko dago beste leku batzuetatik datozenak. Canadatik, E.E.U.U.tik, Inglaterratik, eta dago bat Australiatik datorrena.
Oso eskola ona da 2h fitxak egiten ditugulako eta 30min errekreo eta gero, asignatura oso interesgarriak ditugulako beste 2h-tan. Horietako batzuk hauek dira: Sciencie (zientzia), yoga (yoga), art (arte), craft (esku-lanak),sports (gimnasia), cooking (sukaldaritza)...
Diru nahikotxu balio du trimestreak, baina pena merezi du.
Gainera kurtzo amaieran antzerki bat egiten dugu.
Resultado de imagen de american school of bilbao

miércoles, 25 de noviembre de 2015

MARTINA ETA BERE LAGUNAK

ERASO SEXISTARIK EZ!!

Azaroak 25: Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna


Erasoen aurrean elkartasuna da bidea. Horregatik gaur eskolan hainbat ekintza egin ditugu gaia tratatzeko. Bideo bi ikusi ditugu eta gelan berba egin dugu ondorioak ateratzeko. Kide bakoitzak bere borobila margotu du eta denak elkartuz (neskak zein mutilak, denok baikara berdinak) argazki bat ateratzea erabaki dugu. Gure ideiak defendatuz gure ingurukoak aldatzen saiatuko gara!!



martes, 24 de noviembre de 2015

Andra Mariren 60. urteurrena

Zapatu honetan dantzan egon naiz nire taldearekin , euria zela eta dantza frontoian egin genuen. Dantza , bakarrik 4 dantza egin genituen: txulalai , banangoa , zortzi langoa , agintariena eta ezpatariantz. Ezpataiantzan ni altzatu ninduten nagusiek,
Dantza bat pixka bat txarto atera zitzaigun, baina besteak pimeran.  
Dantza egin eta gero taldeko lagun baten txokora joan ginen afalduten itze eta jolastu egon orduko, ia ia 02:30etan etxera iritsi ginen, baina primera pasatu genuen eguna.

LAN BIDE-VS-MONTEFUERTE

  
                               LAN BIDE-VS-MOTEFUERTE

Nik Lan biden futbolera jolasten dut eta larunbatean Montefurtearen kontra jokatu nuen.Euria eta hotsa egiten zuen.1-3 irabazi genuen,partidua polita izan zen ,bi ekipoak ondo jokatu genuelako nire ustez. Gure porteroa eskua txarto dauka eta  gure ekipoko jokalari bat jarri zen.Lehenengo zatian bi taldeek ez genuen gol bat ere ez sartu.Bigarren partean gol bat sartu genuen eta beste ekipoek beste bat.Lehenengo gola gurea izan zen (enpropia).Beraiek zelai erditik atera bota eta gol.Hirugarren zatian bi gol satu genituen.Lehenengoa atera nuen  nik kornerra eta Unaik (Alaznen klasean dagoena) buruarekin emon eta gol bat sartu zuen.Bigarrena gol xelebrea izan zen, nire ekipoko batek baloia zeukan pasea emon nahi zuen baina jausi zen eta nahi gabe gola sartu zuen.

           PARTIDU HAU OSO POLITA IZAN DA !!!   





lunes, 23 de noviembre de 2015

nire birraitite


                                        NIRE BIRRAITITE


Gaur beste egun batzuetan bezala nire birraitite bisitatzera joan gara beren etxera.

Antonio du izena eta 103 urte ditu, 1912ko Martxoaren 30an  jaio zen Galdakaon.
La Dinamitan egin zuen lan bere bizi guztia eta jubilatu eta gero liburu bat idatzi zuen lantegiaren buruz nire amarekin, bere izenburua Historia de la Fábrica "La Dinamita" de Galdakao da.
Gerra denporan eusko gudaria izan zen.
Gerra bukatu eta gero animaliak asko maite zuenez, oiloak eukiten hasi zan, gutxi gora bera 1000 oilo zeukazan eta arrautsak saltzen eban. 1953an Santo Tomas eguneko saria lortu eban bere oilo eta oilarrengaitik.  

Beragaz gagozanean, esaten digu zelan bizimodu aldatu den 100 urte honetan,  nola  lehen ez zegoan telefono mugikorrik, telebista koloretan, ordenagailurik, ez ziran washapik bidaltzen eta abar.

Orain, naiz eta burua ondo eukin txirrinkako aulki baten dago.


¡¡¡ MOSU POTOLO BAT AITITE ANTONIO!!







domingo, 22 de noviembre de 2015

EUSKARA KANPAÑA

Aste honetan euskararen kanpaña hasi da. Euskara kanpainak 2 aste inguru dira.
Euskara pasabideetan, jolastorduan, jantokian eta gelan emango dira euskalpuntuak.
Puntu asko lortzen baditugu gure trainera aurrerantz joango da,
baina erdera asko egiten badugu  trainera ondoratu egingo da.
Saria merendola moduko bat izango da.

Bi aste horietan umeak oso ondo pasatzea espero dut.

Aurrera!

BIZIKLETA BERRIA

 BIZIKLETA BERRIA


Azaroak 21ean nire lehen oparia egin didate. Bizikleta berri bat izan da. Nire aitak eta nire amak oparitu didate. Nik bizikleta berri bat eskatu nuen eta errealitate egin da nire eskaera. Sorpresa handia hartu nuen bizikleta ikustean, ez nuen espero. Oso pozik ipini nintzen. Oso polita diruditzen zuen. Tinbrea eta faroa dauka. Oraindik familia oso osoarekin ospakizuna egitea falta da. Orduan opari gehiago eukiko ditut. Irrikitan nago beste opariak ikusteko.

viernes, 20 de noviembre de 2015

ESPIOI JOLASA

Asteartean espioi jolasera jolastu genuen.
Maisuak esan zigun zapi bat ekartzeko etxetik.
Jolasaren arauak honako hauek ziren:
     .ekarritako zapiarekin begiak estaltzea.
     .ikasgelatik ibiltzea.
     .berbarik ez egitea.
Helburuak hauexek izan ziren:
      .beste ikaskideak ezagutzea.
      .ondo pasatzea.
Ikasgelako guztiok hartu dugu parte.Zailena isilik egotea izan zen.
Oso ekintza dibertigarria izan zen eta oso gustura egon ginen.
Amaitu ondoren lurrean esarri ginen borobil bat eginez eta jolasari buruz hitz egin genuen.
Eskerrik asko maisu horrelako ekintzak antolatzeagatik!


     ELKAR EZAGUTZEKO JOLASA (ESPIOIA) on PhotoPeach

NI ERE, SUKALDARI

Kaixo, lagunak!
Herenegun amarekin azenario-tarta prestatu nuen eta esan behar dizuet oso tarta gozoa dela.
Nahi duzue jakin zelan egiten den? Ez kezkatu! Errezeta emango dizuet eta!
Azenario-tarta egiteko honako osagaiak erabili nituen:
               .  Sobao pakete bat.
                .800g azenario.
                .500g. gurin
                .100g. azukre.
                .100g. koko.
Lehenengo azenarioak zuritu eta zatitu nituen.Ondoren egosi nituen bigun egon arte.Bero zeudenez, itxaron behar izan nuen hotzitu arte.Gero gurina,azukrea eta azenarioak ontzian jarri nituen irabiatzeko.
Ondo irabiatu eta gero, krema gozoa izan nuen. Geroago erditik moztu nituen sobaoak eta plater handi batean batzuk jarri nituen bata bestearen ondoan laukizuzenaren itxura emanez. Sobaoak azenario-kremarekin estali nituen.
Gero beste sobao batzuk jarri nituen gainean eta, berriz, kremarekin estali nituen.
Amaitzeko koko bota nuen.
Bai egitea baita dastatzea ere, izugarri gustatu zitzaidan.
Anima zaitez egitera eta on egin!











jueves, 19 de noviembre de 2015

Boy eskaut taldea

Ni Galdakaoko eskaut talde batean nago, Pablo eta beste lagun batzuekin. Gauza asko egiten ditugu. Domeka guztietan Galdakaoko eleizara joaten gara eta hor jolasak egiten ditugu. Batzuetan, zapatuetan, konbibentziak egiten ditugu oso dibertigarria izaten da. Bost raza daude: koskorra, kaskondoa, oinarina, azkarra eta monitorea. Niretzat pena merezi du. Uda hasieran kanpamendua egiten dugu.