viernes, 20 de noviembre de 2015

NI ERE, SUKALDARI

Kaixo, lagunak!
Herenegun amarekin azenario-tarta prestatu nuen eta esan behar dizuet oso tarta gozoa dela.
Nahi duzue jakin zelan egiten den? Ez kezkatu! Errezeta emango dizuet eta!
Azenario-tarta egiteko honako osagaiak erabili nituen:
               .  Sobao pakete bat.
                .800g azenario.
                .500g. gurin
                .100g. azukre.
                .100g. koko.
Lehenengo azenarioak zuritu eta zatitu nituen.Ondoren egosi nituen bigun egon arte.Bero zeudenez, itxaron behar izan nuen hotzitu arte.Gero gurina,azukrea eta azenarioak ontzian jarri nituen irabiatzeko.
Ondo irabiatu eta gero, krema gozoa izan nuen. Geroago erditik moztu nituen sobaoak eta plater handi batean batzuk jarri nituen bata bestearen ondoan laukizuzenaren itxura emanez. Sobaoak azenario-kremarekin estali nituen.
Gero beste sobao batzuk jarri nituen gainean eta, berriz, kremarekin estali nituen.
Amaitzeko koko bota nuen.
Bai egitea baita dastatzea ere, izugarri gustatu zitzaidan.
Anima zaitez egitera eta on egin!











6 comentarios: