EUSKERA KANPAINA
Urte honetan Euskera kanpainerako trainera batzuk daude.Gure klasearen traineraren kolorea berdea da eta BETI AURRERANTZ 5.B du izena. Trainerak horrela funtzionatzen dute:
10 euskal puntu lortuz trainerak salto bat ematen du eta horrela metara heldu arte.
Heltzen zarenerako maisuak edo andereñoak sari bat pentsatuko dute.
NOIZ HASTEN DA EUSKERAREN KANPAINA?
Gaur astelehenak 16 Gandasegi eskolan euskera kanpaina hasi da, euskera kanpaina abenduak 3arte iraungo du.
NOLA FUNTZIONATZEN DU EUSKERA KANPAINA?
Euskera kanpaina modu batez funtzionatzen du eta modu hori, hau da:
Maisuak eta andereñoak txartel batzuk dituzte eta txartel hoiek banantzen dituzte euskeraz hitz egiten entzuten badigute.
ZERTARAKO EGITEN DA EUSKERA KANPAINA?
Euskera kanpaina egiten da, Euskera ez galtzeko eta horrela hizkuntz bat gehiago daukagu gure bizitzan.
NORTZUK BANATZEN DITUZTE EUSKAL PUNTUAK?
Sukaldariak, andereño edo maisuek, behatokiko arduradunek etb, banatzen dituzte euskal puntuak.
EUSKERA KANPAINAK ARAUAK DITU?
Euskera kanpainak arau batzuk ditu eta hauek dira:
- Euskeraz hitz egin baduzu eta txartela ematen badizu maisu edo andereño batek ezin zara joan eta gero erderaz hitz egiten hasi.
- Maisu edo andereño batek txartel bat ematen badizu beste maisu edo andereño batek erderaz entzuten badizu txartela kendu ahal dizu.
- Tranpa moduko bat da andereño edo maisu batengana joan eta abestu edo bertsoak kantatu euskeraz etb txartel bat emateko.
Informazioa egia da
ResponderEliminar