sábado, 5 de diciembre de 2015

OLENTZEROREN ETXEA

Ostiralean Mungiara joan nintzen. Badakizue zer dago han? Ba... Olentzeroren etxea dago!
Olentzeroren etxea bisitatu eta eskutitza Olentzerori berari ematea proposatzen dizuet, primeran pasatuko duzue eta.
Izenaduba Basoa Euskal Herriko lehen parke mitologikoa da eta  Bizkaiko Mungiako udalerrian dago.
Euskal mitologiari buruzko parke tematiko bat da eta teknologia berriak erabiltzen dira bertan. Han Olentzeroren etxea dago 1511ko baserri bat da nahiz eta gaur egun berriztuta dago.
Pertsonaia mitologikoak antzezten dituzte ikustaldian. Bisita guztiak gidatuak dira eta gure kulturari, mitologiari eta baserriko ohiturei buruz hitz egiten digute.
Ikustaldi gidatua euskaraz egiten da. Ikustaldiak 2 ordu irautzen du eta bideo-proiekzioetan, elkarreraginezko jokoetan eta 3D-ko filmean oinarritzen da.
Ikustaldia amaituta Olentzerorekin egon ahal da.
Kanpoan oso atrakzio dibertigarriak daude eta honako hauek dira: Basajaunen labirintoa, Tartaloren haritz sakratua , Mariren kobazuloa... eta horiekin familian sartuko gara euskal mitologian.
Oso plan dibertigarria da Gabonetarako.
Anima zaitezte!

5 comentarios: