sábado, 9 de enero de 2016

ERREGE EGUNA

Errege eguna oso egun berezia da. Egun horretan oso goiz altxatu nintzen eta hainbat opari ikusi nituen Gabonetako zuhaitzaren azpian, guztiak mahai-jokoak, eta honako hauek ziren: Battle Masters, Stratego, Derriba La Letra eta Contra 100.
Geroago Galdakaoko aiton-amonen etxera joan ginen. Han txokolatea eta erroskoa gosaldu genuen. Oso gozo zegoen! Haien etxean Errege Magoek beste opari batzuk utzi zizkidaten: Ekus izeneko mahai-jokoa eta dirua. 
11:00etan Santurtzirantz abiatu ginen Santurtziko aiton-amonen bila Plentziara joateko.
12:00etan Plentziara heldu ginen. Han  izeko-osabak, Magdalena eta Axier, eta nire lehengusina Nahia bizi dira. Eguerdian Santurtziko izeko-osaba, Paula eta Toño, eta nire lehengusinak, Adriana eta Patricia etorri ziren. 
Lehenengoz tabletarekin aritu ginen. Ondoren kalera irten ginen eta tabernan futbol-partida ikusi genuen Athletic Villarrealen aurka. Hasieran Athleticek 0 eta 2 galtzen zuen bigarren zatian Athleticek markadoreari buelta eman zion eta azkenean 3 eta 2 irabazi zuen. Gero tabernaz taberna aritu ginen pintxoak jaten.
15:30ean bazkaltzera joan ginen Nahiaren etxera. Etxeko txokoan bazkaldu genuen. Oso bazkari gozoa zegoen: makarroiak, txerrikume labean entsaladarekin eta erroskoa.
Plentzian ere opariak jaso nituen: euritakoa, puffa, eskolarako materiala eta dirua.
Bazkaldu ondoren jolastu genuen eta arratsaldean etxera itzuli ginen.
Poz-pozik egon nintzen!

3 comentarios: