lunes, 4 de enero de 2016

GABONETAKO OPORRAK ZARAGOZAN

Gabonetako oporretan astebete eman genuen Zaragozan. Han hainbat gauza ikusi genituen eta honako hauek ziren: Pilarreko Basilika, "La Seo" izeneko katedrala, Aljaferia, Merkatua, Pilarreko Plaza, Expogunea, Harrizko Zubia, San Pablo Eliza, Ebro ibaia, Zientziako Museoa, Zurda Dorrea, Harresiak...
Pilarreko Basilikan Pilar Ama Birjina dago eta Zaragozako ama zaindaria da.
Zaragozako biztanleek fede handia dute Harengan.
Pilarreko Basilika eta "La Seo" izeneko katedrala Pilarreko Plazan daude.
Aipatutako Plazan Gabonetako azoka zegoen eta izugarriko Belena ikusi genuen han. Gainera, izotz-pista patinatzeko, izotz-aldapak gurpilekin jaisteko, egurrezko poniak eta noria (ume txikiak montatzeko)...zeuden.
Zaragoza Ebro ibaia zeharkatzen du. Oso ibilbide polita egin genuen Ebro ibaiaren ondoan eta Expogunera heldu ginen.
Expogunean Akuarioa, Uraren dorrea, Hirugarren Milenioren Zubia, Funikularra...ikusi genituen.
Egon ginen hotela XVIII mendeko eraikuntza zen eta Pilarreko Plazaren ondoan zegoen. Hoteleko azoteatik Pilarreko Basilika eta Zaragoza osoa ikusten zen.
Gabon Zaharrean azoteara igo ginen urte berriari ongietorria emateko eta handik su-artifizialak ikusi genituen.
Zaragozan oso gozoki handiak"adoquines" izenekoak eta Aragoneko frutak saltzen dituzte. Oso gozo daude!
Mañoak oso bihotz onekoak eta gu oso harrera ona izan genuen.
Eskerrik asko Zaragoza!


2 comentarios:

  1. Ondo pasatu zenuen Zaraagozan ezta.
    Sarrera oso-oso polita Pablo!, eta San Pablo eliza zu bezala deitzen zen.

    ResponderEliminar
  2. Nik ere nahi nuke Zaragozara joan

    ResponderEliminar