ATORRAK
Mundakan, Bizkaiko herri batean, igande inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak.
ZIRIPOT
Lantzeko inauteria Nafarroa garaiko eta Euskal Herriko inauteririk ezagunena da.
Astelehen eta astearte inautean herriko kaleak pertsonaia ezberdinen jantziak daramatzaten herritarrez betetzen dira.
Belarrez betetako zakuekin jantzitako pertsonaia lodia da. Kaleetan zehar dabilen bitartean, zaldikok lurrera botatzeko ahaleginak egiten ditu.
MIEL OTXIN
Astelehen eta astearte inauterian izaten da festa Lantz-en, Nafarroako herri batean. Hor Miel Otxin agertzen da.
Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da, txantxo batek eramaten du sorbalda gainean festak dirauen bitartean.
JOALDUNAK
Zanpantzar edo Joalduna (herriaren Araberako izendapena) Ituren eta Zubieta herri Nafarretan jatorria duen Euskal kulturako pertsonai tradizionala da. Joaldunek, urtarrilaren azken asteburuan inauterien heldueraren berri ematen zuen joareak astinduz
ZALDIKO
Lantzeko inauterietako (Nafarroa garaia) pertsonaia da. Aurpegia zapi batez estalia izaten du. Bere funtzioa ferratu eta bezatua izatetik ihes egitea da. Horrez gain, bere indar guztiak Ziripot bultzatu eta lurrera eror dadin saiatzen erabili ohi ditu. Inguruko jendea ere bultzatu eta uxatu ohi du.
Eskerrik asko informaziogaitik
ResponderEliminarBai horain badakiskigu zuintzuk dirá heuskal herriko inauterien pertzonai nagusiak
ResponderEliminarEgia da, nik ja neukan batzuk aztuta
ResponderEliminar