domingo, 19 de junio de 2016
ESKOLA
Eskola, ez da esate baterako dibertigarria (nire ustez) baina aitortu behar dut nahiago dudala eskolara joatea etxean sukarrarekin telebista ikusten egotea baino. Lagunekin egotea gustoko dut eta eskolak beraiek egunero (asteburuetan eta gaixorik daudenean izan ezik) ikusteko aukera ematen dit.
Gelan esperimentuak eta horrelako gauzak egiten ditugunean oso ondo pasatzen dut asko gustatzen zaidalako gauzak frogatzea eta egia ala gezurra badiren egiaztatzea. Buruketak egiten ditugunean batzutan burua jaten didaten eragiketa batzuk daude eta asko kostatzen zait emaitza zuzena bilatzea, horregatik taldean lan egiten dugu eta guztiok batera errazago aurkitzen dugu erantzun zuzena. Niretzat noizean behin, bakarrik lan egitea ez da txarra, bi eratara lan egiten ikasi behar dugulako. Zuek ba al dakizue ESPAÑA eta JAPON umeei etxeko lan gehien bidaltzen zaizkien bi herrialdeak direla eta gainera FRACASO ESCOLAR gehien daudenak ere bai?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario