sábado, 4 de junio de 2016

NOLA EGIN OGIA



Etxean ogia egitea oso erraza da. Hiru gauza izan behar dituzu kontuan:
1. Osagaiak eskuratzea ogia egiteko.
2. Sukaldean txukun eta garbi ibiltzea.
3. Lanak amaitutakoan guztia jasotzea.

     OSAGAIAK:
.Okindegiko legamia 25g.
.500g irin
.3 dezilitro ur epel.
.2 koilaratxokada gatz
.Olio pittin bat.
.Azukre pittin bat.

  NOLA EGIN?

  • Hasteko jarri irina mahai gainean sumendi bat balitz bezala.Bota gatza zuloan.
  • Ur epela bi ontzitan erdi banatu.
  • Ontzi bateko ur epeletan legamia eskuz zehatu.
  • Irabiatu ondo legamian ondo nahastatu arte.
  • Bota ur legamiadun hori irinezko sumendiaren barruan.
  • Ore uniformea egin.
  • Utzi orea toki epelean 20 minututan zapi heze batez estalita.
  • Nahi den forma eman oreari, eta olio pixka batez igurtzi ogia.
  • Labe beroan sartu , eta, ogiaren neurriaren arabera, 35 edo 45n minutuz utzi. Ogia ondo egina dagoen jakiteko, orratza sartu. Orratza garbia (orearen arrastorik gabe) ateratzen denean ogia egina dago.
 

1 comentario: