domingo, 19 de junio de 2016

Mugarriz Mugarri


Pasadan larunbatean 19 kilometroko martxa batean hartu nuen parte. Egia esan, ez zitzaidan  kostatu kilometro guzti horiek neke askorik  gabe igarotzea baina aitortu behar dut azken bizpahiru aldatzak amaiezinak iruditu zitzaizkidala. Nire aitarenkin joan nintzen ibilaldi eder hura egitera eta pozten naiz norbaitek nire hitzaldi guztiak entzun nahi izana. Ez ginen ume asko joan baina batzuk animatu egin ginen. Gutxi gorabehera 7 urteko anaia bi etorri ziren baina ez dut uste amaieraraino helduko zirenik, gero bere aitaren motxilan (motxila berezia, noski) neskato txiki bat zihoan, hori ikusi bezain laster harrituta geratu nintzen . Ibilbidea oso polita izan zen, basoan zehar egin genuen zatirik handiena. Super ondo pasatu nuen! Ibilaldi horrek, orain sarriago ibiltzeko interesa piztu dit.

No hay comentarios:

Publicar un comentario