viernes, 23 de octubre de 2015

ENPATIA

ENPATIA

Filme hau ikusi eta gero hauek izan dira gure iritziak:

Txori txiki batzuk beraien desberdina den txori bat ikusten dute, beraiek baino askoz handiagoa eta lumak tente dituena. Hasieran garrasi egiten diote ez dutelako nahi beraiekin egotea eta geroago berataz barrezka hasten dira. Jarraian botatzea erabakitzen dute, baina ez dira konturatzen berarekin batera denak eroriko direla. Azkenean, txikiek lumak galtzen dituzte eta konturatzen dira momentu horretan beraiek "itsusiagoak" direla.

-Ez uztea pertsona bat bakarrik eta berataz barre egin.
-Norbaiti zeozer txarra egiten diozunean, pentsatu zelan sentituko zinen zu bera izango bazina.
-Denok desberdinak gara, bakoitzak bere gauzak ditu eta gure artean errespetatu behar gara.
-Denon artean bizitzen ikasi behar dugu.
-Ez egin besteei zuretzat ez duzuna nahi.
-Besteen akatsetatik ez egin barre.








2 comentarios:

  1. la empatia es una cosa muy bonita y que hay que aprovecharla

    ResponderEliminar
  2. Denok enpatia erabiliko bagenu mundua errezagoa izango zen

    ResponderEliminar