sábado, 30 de abril de 2016

LAIKA, LEHEN TXAKUR ASTRONAUTA


Laika izeneko txakurra Lurrari buelta eman zion lehen izaki biziduna izan zen.
Laika 1957ko azaroaren 2an jaurti zuten Sputnik 2 espazio-ontziaren barruan.
Ordura arte bizidunik gabeko sateliteak baino ez ziren espaziora bidali.
Sputnik 1 espaziora joan zen lehen satelitea izan zen. Hark 18 kiloko pisua zuen. Sputnik 2k 113 kiloko zuen, Laika barne. 
Laika txakurra Moskuko kale gorritik hartu eta espazio-ontziaren barruan ohitzeko trabatu zuten.
Dirudienez, Laika espaziora heldu eta ordu gutxira beroak eta estresak jota hil zen.
Espazio-ontziak 2.570 bira eman zizkion Lurrari, eta 1958ko apirilaren 4an, Lurreko atmosferan erre zen.
Laikari esker frogatu zen bizidunok espaziora joan gaitezkeela.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario