sábado, 9 de abril de 2016

SARDINA FRESKUEEE!




  Lehen sardinak sardina-saltzaileei erosten zizkieten. Santurtzikoak oso 
 ospetsuak ziren:

 Sardina-saltzaileak Santurtziko portutik Bilboraino oinutsik joaten ziren  
 herriz herri sardinak saltzen.

 Arineketan joaten ziren lehenengo heltzen zenak garestiago saltzen zituen eta.

 Bidean honako hau esaten zuten:
 "Sardina freskue! Goizien ateratakue!"

 Sardinak saski handietan eramaten zituzten eta fresko kontserbatzeko gatz   larriarekin nahasten zituzten.

 Saskiak buruan eramaten zituzten eta saskia ez erortzeko sorkia jartzen 
 zuten.

         

No hay comentarios:

Publicar un comentario