sábado, 23 de abril de 2016

TENTAZIO GOZOA



 Kakao-zuhaitza Hego eta Erdialdeko Amerikako herrialde askotan, Afrikan, Indonesian, Afrikan...    hazten da, hau da, lurralde bero eta epeletan.
Zuhaitzaren izen zientifikoa Theobroma cacao da.
Theobroma hitzak, grekoz, jainko-jainkosen janari esan nahi du.
Kakao-zuhaitzaren fruituek errugbi-baloi baten itxura dute, eta barruan kakao-haziak dituzte. Txokolatea kakao-hazien barrenetik dator.
Txokolatea lortzeko lan handia egin behar izaten da.
Lehenengoz, fruituak hartzitu egiten dira. Geroago, haziak hartu eta eguzkitan lehortzen dira, xigortu eta txiki-txiki egiten dira. Horrela oso pasta mikotza, likatsu eta likidoa lortzen da.
Pasta horri azukrea eta beste osagai batzuk gehitzen zaizkio. Beste pauso batzuk eman eta gero txokolatea prest egongo da.
Txokolatea era askotakoa izan daiteke, adibidez: zuria, beltza, esneduna, bonboi-itxurakoa, fruitu lehorrekin...

2 comentarios:

  1. Nire txokolate guztukoena zuria da eta eskirrik asko inormazioaregaitk

    ResponderEliminar
  2. Txokolate haziak, izatez, ez dira goxoak

    ResponderEliminar