sábado, 16 de abril de 2016
MASAI-EN TRIBUA
Masaiak Afrika ekialdean bizi dira, Keniaren eta Tanzaniaren artean, Rift haranean.
Gaur egun antzinako garaietako bizi ohituren antzekoak dituzte. Eguzkiarekin altxatzen
eta eguzkiarekin oheratzen dira. Haiek bizimodua urtaroaren arabera antolatzen dute.
Abeltzainak
Masaien gizartean, gizonek zenbat eta animalia eta seme-alaba gehiago izan, orduan eta
estatuz gauean daukate. 50 abelburu baino gutxiago dituen gizona pobrea da.
Haien helburua honako hau da: seme-alaben eta emazteen laguntzarekin, ahalik eta
abere talde handiena lortzea.
Ikusgarriak eta bereziak
Masaiak itxura ederrekoak dira, lirainak eta fakzio finekoak. Beren burua apaintzeko
apaingarri eta orrazkera bereziak erabiltzen dituzte. Kolore biziko oihalak eta jantziak
eraman ohi dituzte. Emakumeek ilean kolore guztietako zintak jartzen dituzte eta
iduneko handiak paparrean. Batzuetan orkatiletan eta besoetan lotuta kobrezko
harizpiak edo filamentuak. Emakumezkoek nahiz gizonezkoek belarri gingilak luzatzeko
belarritako astunak eta apaingarriak jartzeko ohitura daukate.
Masaien etorkizuna
Gaur egun masaien kultura eta ohiturak bizkor galtzen ari dira. Zenbait lekutan ezin dira
abereekin larrean ibili. Gaur egun beren lurraldeen ziren lursail handiak natura erreserban
bihurtu dira, edota etxe bizitzak egiteko lursail. Eta kasu askotan, lehorteak eta zailtasun
ekonomikoak direla eta, masaiek bizirauteko hain preziatua duten ganadua saldu beharra
izan dute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario