domingo, 1 de noviembre de 2015

PERRETXIKOAK HARTZEN

Perretxikoak hartzera joan nintzen. Nire ama, nire ahizpa, lagun bat Iñigo deitzen dena, bere ama eta ni joan ginen. Udaletxera joan behar ginen eta autobusa Udaletxera etortzen zen. Gelako lagun batzuk ikusi nituen: Nahia, Asier, Anartz, Itsasne eta Paule.

Heldu ginenean, perretxikoak hartzera joan ginen eta zuzendariak esan zuen 11:30 hamaiketakoa jan behar genuela. Perretxiko asko hartu genituen eta batzuk utzi nituen hilgarriak direlako. Ordua zen eta hamaiketakoa jan nuen eta konturatu nintzen besteek perretxiko asko hartu zituztela eta guk gutxi. Orduan perretxiko gehiago hartzera erabaki nuen. Perretxiko handi bat aurkitu nuen eta saskira eraman nuen. Coca-Cola bat edan nuen. Motxila bat eta funda bat mobila sartzeko eta uretan ez bustitzeko oparitu zizkiguten.

Autobusa etorri zen eta ni Nahiarekin eta Jonerekin autobusean joan nintzen.

Udaletxera etorri nintzenean Gandasegiko arkupetara joan behar ginen perretxikoak uztera eta taldeari izen bat ipini behar genuen, eta gure taldearen izena, “Hiru lagunak” da. Gero perretxikoak aztertu behar genuen: jangarria, hilgarria badiren edo toxikoak. Eta gero bi gizon etortzen ziren eta beraiek perretxiko onak geratzen zituzten eta bestea erakusketan ipintzen zuten. Gure taldea 8 postuan geratu zen eta perretxiko trofeo bat eta medaia bat eman zizkiguten. Niri gehien gustatu zaidana perretxikoak hartzea zen eta asko gustatu zait.

4 comentarios: