viernes, 1 de abril de 2016

Frantziako karpa miragarriak

Frantzian urtero-urtero karpa batzuk egiten dira. Nik neuk, karpa horiei, karpa miragarriak deitzen diet prezio oso baxuan gauza pilo bat erosi ditzakezulako. Karpetan marka ugariko erropak daude: BILLA BONG, RIP CURL, VANS...Baina nahi duzuna aurkitzea ez da hain erraza. Oso goiz esnatu behar da karpetara joateko, batez ere surf egiteko taulak eta horrelako gauzak erosi nahi badituzu. Jendea goizeko seietan iladan egoten da, bere helburua lortzeko prest. 
Karpak 10etan zabaltzen dira beraz, gehienek gutxienez ordu bat itxaron behar dute. Sudurra saltsa guztietan sartzen dudanez noizbait entzun dut gurpildun aulkian doan jendeak VIP sarrera bezalako bat duela eta nik, beti erne dagoen pertsona batek esaten dizuet jendea edozer gauza egiteko gai dela.
Aulki bat erosi eta elbarriak izango balira bezala jokatzen du jendeak, benetan lotsagarria iruditzen zait. Karpa hauen beherapenak ikustekoak dira, 120€tik 30€rainokoak. 
Hona hemen aholku baliogarri bat:
nahiz eta karpak merkeak izan tontakeria asko egin ditzakezu adibidez, jake berdina bata txotoarekin(90€) eta bestea txotorik gabe(40€)erabakia hartu baino lehen birritan pentsatu. Karpak bisitatu eta ikusiko duzu zenbat gauza dauden zure zain.

No hay comentarios:

Publicar un comentario