sábado, 7 de mayo de 2016

TXINATAR EGUTEGIA



Txinatarren egutegia ilargian eta eguzkian oinarritzen da. 29 eguneko sei hilabete eta 30 eguneko beste sei ditu.
Huang Ti enperadoreak k.a. 2637. urtean ezarri omen zuen. Hamabi urteko bost ziklo ezarri zituen. Ziklo bakoitzak naturako elementu baten izena darama(sua, lurra, altzairua, zura edo ura) eta urte bakoitzak, berriz , animalia baten izena (zaldia, dragoia, ahuntza, arratoia, oiloa, txakurra, untxia, sugea, behia, tximinoa, txerria edo tigrea).

Gaur egun, gure egutegia (egutegi gregorianoa) erabiltzen dute, eta txinatar egutegia ospakizun jakin batzuetarako baino ez dute erabiltzen.Horietako bat Urteberri txinatarra da. Neguko bigarren ilbetean ospatzen da. Jai alaia eta koloretsua da. Txinatarrek asko maite dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario