sábado, 20 de febrero de 2016
ENAWENE NAWE
Enawene nawe Brasilgo Mato Grossoan bizi den Amazonazeko indigenen herri txiki bat da.
Gaur egun, 500 pertsona dira.
Nahiz eta klanetan banatuta egon, denak elkarrekin bizi dira etxe handi-handietan egurrez eta lastoz egindakoak. Esandako etxeak "Maloca" dute izena.
50 pertsona bizi daitezke etxe bakoitzean. Plaza baten inguruan hamabi etxe inguru eraikitzen dituzte eta han eguneroko ekintzak eta erritualak gauzatzen dituzte.
Enawene naweek, batez ere, arrainak jaten dituzte. Horrez gain, artoa eta mandioka landatzen dituzte. Gainera eztia biltzen dute. Haiek ez dute okela gorririk jaten.
Munduko herririk gutxienetarikoak dira. Tribukoak arrantzale bikainak dira.
Arrainak arrantzatzen dituzte arpoiak erabiliz edo arrainak lelotuta landareekin egindako pozoiak erabiliz.
Ingeniari lanak egiten dituzte garai hezean eta presak egiten dituzte egurrak nahas-pilatuz, horrela arrain kopuru handiak arrantzatzen dituzte.
Gero erreka ondoan, etxe berri bereziak eraikitzen dituzte, eta han arrainak keztatzen dituzte. Geroago kanoetan arrainak haien herrixkara bidaltzen dituzte.
Herri honen erritu garrantzitsuenak hauxek dira:"Yakwa" eta "Keteoko".
Lehenengo errituan gizakien eta espirituen artean janari trukea egiten dute. Ospakizun hau 4 hilabete irauten du.
"Keteoko" edo eztiaren oturuntza ospatzeko, gizonak eztia biltzen dute.
Enawene naweek espirituekin harreman estua duteeta haientzako beharrezkoa da naturalean eta espirituen mundua orekan mantentzea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Zelako sarrera handia Pablo
ResponderEliminarEre polita
ResponderEliminarSe polita
ResponderEliminarZorionak Pablo, oso ondo geratu zaizu eta informazio pila emoten diguzu
ResponderEliminarBIZITZA GOGORRA DAUKATE
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarEta gero esaten dugu bizitza gogorra daukagula, beraiek bai daukatela bizitza gogorra
ResponderEliminar