Egun hauetan ez naiz eskolara joan, baina laister zuekin egotea espero dut. Enteratu naiz irakasle berria joan dela, zentzumen guztiak piztu eta berataz ahalik eta gehien ikasi. Irakatsi dakizuen guztia eta erakutsi orain arte egin dituzuen lanak. Seguru nago bizpahiru egun hauetan lan asko egingo duzuela, Euskal Herriko probintzien lana bukatu, ipuinak idatzi, matematikako ariketak... baina gogoratu zein den garrantzitsuena, zuen artean kooperatzea.
Esango dozue, ze astuna den maisua! beti istorio berdinegaz, kooperatzea, elkarlana, laguntzea, enpatia... Baina seguru nago elkarlanean gustura zaudetela eta asko ari zaretela ikasten.
Zoriondu nahi zaituztet hiru gelei blogean idatzitako sarrerengaitik, lan bikaina!!! Bikain+ esaten dugun bezala. Inoiz baino biziago daude gure blogak! Pilo bat entretenitu naz zuen idatziekaz, idazle profesionalak bihurtuko zarete azkenean.
Beste barik, ondo portatu (badakizue zer den ondo portatzea) eta laster arte!
Jorge.
Etorri laster
ResponderEliminarnoiz etorriko zara ???? :-(
ResponderEliminareskerrik asko eta lasterr etorri
ResponderEliminareskerrik asko eta lasterr etorri
ResponderEliminarEtorri laster mesedez!
ResponderEliminarAstelehenean etorri mesedez ?
ResponderEliminarOndo zaindu Jorge!! Faltan botatzen dizugu eta!
ResponderEliminarEskerrik asko Jorge etorri laster!!!!!!!!!!!!!!
ResponderEliminareskerrik asko Jorge espero dut astelehenean etorriko zara
ResponderEliminareskerrik asko saindu ondo astelehenean etortzeko
ResponderEliminarEa noiz etortzen zaren faltan botatzen zaitugu eta! Hala ere Iratxe oso irakasle ona da.
ResponderEliminar