Tradizioren arabera, Sebasteko Blas santu bihurtu zen, pertonak zein animaliak sendatzeko zeukan dohain miragarriagatik. Eztarrian arrain hezur bat trabatuta itolarrian zegoen ume bati bizitza salbatu zion. Euskal Herri osoan, San Blasi laguntza eskatzeko ohitura dago, eztarriko minak kentzeko.
Santu horren omenezko eguna otsailaren 3a da.
Santuaren egunean, opilak etxeetan prestatu eta elizara eramaten dituzte, zapi batez estalita, bedeinkatzera. Bai San Blas hariak eta baita gozokiak ere bedeinkatzen dira.
SAN BLAS OPILA:
OSAGAIAK:
Kilo bat irin.
Kilo erdi azukre.
200 gramo gurin edo gantz.
8 arrautz (bi zuringo aparte utzirik).
7-8 tanta anis esentzia.
Legamia, zorro txiki bat edo gaseosa freskagarriak egiteko erabiltzen den horietako bat.
EGITEKO ERA:
Oratutakoan, mahaiaren gainean zabaldu behar da, arrabol batekin eta nahi ditugun tamainako piezak moztu.
Opila estalikon duen bainu zuria prestatzeko, litro erdi zuringo irabiatu eta azukrea erantsi behar zaio, bola puntuan. Labean egosi ondoren, azukre-ore horrekin estali behar dira.
gozoak dirudite San Blaseko opilak.
ResponderEliminar