sábado, 13 de febrero de 2016

INAUTERIETAN TOSTADAK!!!

Inauterietan etxean tostadak egin genituen. Errezeta honako hau da:
   
  OSAGAIAK:

Aurreko eguneko 2 ogi handi.
2 litro esne.
10 goilarakada azukre.
2 kanela zotz.
Kanela hautsa.
Arrautza bi.
Olibazko olioa.


  EGITEKO ERA:

Ogiak xerretan ebakitzen ditugu.
Lapiko batean esnea, 8 goilarakada azukre eta kanela zotza ipintzen ditugu. Sutan jarri eta gero laurden batean ireikiten uzten dugu. Oraindik oso bero dagoenean, esnea ogi xerren gainetik botatzen dugu. Garrantzitsua da ogia ondo bustitzea. Ikusten badugu berehala sikatzen dela gehiago bota behar dugu.
Sartagin batean olioa botatzen dugu. Bero dagoenean, ogia, arrautzatik pasatu eta gero, frijitzen dugu.
Sartaginatik atera bezain laster gainetik azukrea kanela hautsarekin nahastuta botatzen diegu.
Pazientzia apur bat izan behar dugu, jan baino lehen hotzitu arte itxarotea komeni delako.

                                          ON EGIN!!!


1 comentario: