sábado, 14 de mayo de 2016

BOST KOLORETAKO IBAIA


Kolonbiako Caño Cristales ibaia bost koloretako ibaia eta munduko ibairik ederrena da.
Izadiaren bitxikeria hori Kolonbiako Macarena mendilerroan dago, Andeetako ekialdean. Mendilerro hori Amazonia, Andeak eta Orinoco ibaia batzen diren gunean dago, oso ingurune berezian. Horren ondorioz, landaredia eta fauna oso aberatsak dira.

Bi arrazoi daude Caño Cristales ibaia koloretsua izateko.
Alde batetik, Macarena mendilerroa antzina-antzinakoa da, eta oso haitz gogorrekoa. Ibaiko urak ere badu eragina: garden-gardena da eta harrizko hondoa oso ondo ikusten da.
Bestetik, ibaiko haitzak eta harriak koloretako algaz eta goroldioz estalita daude. Macarenia clavigera izeneko alga horietako alga da eta sasoiaren arabera kolorez aldatzen da. Udan ibaiaren ur emanaria asko gutxitzen denez, alga uretatik kanpo geratzen da. Kolore gorrixka hartzen du eguzkiak lehortzeagatik.

Bost kolore eder ikus ditzakegu: urdina, horia, gorria, beltza eta berdea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario