sábado, 21 de mayo de 2016

GAZTELUAK



Erdi Aroan gazteluak errege-erreginen edo jauntxoen etxebizitza gotortuak ziren. Garai hartan Europan gerra ugaria ziren. Hori dela eta garrantzi handikoa zen jauntxoak, errege-erreginak, haien familiak eta jarratzaileak ondo babestua egotea. Sarritan, errazago babesteko, mendi-tontorrean eraikitzen ziren gazteluak.

Normandiarrek horma sendoko gazteluak eraikitzen zituzten. Dorre nagusia hormen barrualdean zegoen, gotorleku sendo bat. Dorre nagusia jauntxoen, haien familien eta jarratzaileen bizilekua zen. Gainera, erasoetarako babeslekurik onena zen. Hantxe sukaldea, errege-erreginen eta zerbitzarien gelak zeuden.

Gazteluaren kanpoaldeko hormaren inguruan, hobi izeneko zulo bat zegoen. Aipatutako zuloa urez beteta zegoen. Halaber, erasoetarako zubi altxagarri bat zuten, eta kanpoaldeko hormen gainean almenak zeuden.
Arkulariek geziak jaurtitzeko hormek zirrikitu estu batzuk zituzten.

1 comentario: