sábado, 14 de mayo de 2016

ZERGATIK EZ ZUTEN PATATARIK JATEN ERROMATARREK?


Erromatarren garaian, Europan ez zuen inork patatarik jaten, zer zen ere ez zekitelako. Patata jatorriz Perukoa da eta Europara XVI.mendean heldu zen. Sasoi hartan ospe txarrekoa zen eta txerrien janaria izan zen XVIII.mendera arte. 1757an Antonie Parmentier frantsesak, prusiarrek gatibu hartu zutenean, patatak bakarrik janez bizirik iraun zuen. Frantziara itzuli zenean saiatu zen patataren fama txarra hori aldatzen. 1875ean publizitate-kanpaina egin zuen Luis XVI.a erregearen laguntzaz: lur zati batean patatak landatu zituen soldaduen zaintzapeko.
Gauez soldaduak joan egiten ziren jendeari patatak lapurtzen uzteko. Handik aurrera gero eta gehiago zabaldu zen patataren kontsumoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario