sábado, 21 de mayo de 2016

MENDIAN GORA... TRENEZ!


Euskal Herria bada trenez igotzeko aukera. Lapurdiko Sara herrian, Larrungo tren ttipia izenekoa dago. Tren horrek Larrun mendia igotzen du eta 900 metroko altuera du. Kremailera-trena da; alegia, kremailera-itxurako trenbide batetik egiten du aldapan gora. Halako trenak oso urriak dira munduan, eta, Euskal Herrian, Larrungoa da bakarra.

Larrungo trena txikia da. Bi bagoi ditu eta kolore marroikoak dira. 3O minutu inguru behar ditu geltokitik gailurrerako lau kilometroak egiteko. 1912an trena eraikitzen hasi zen, eta 1924an inauguratu zuten. Turistentzat sortu zuten, eta gaur egun ere turistek erabiltzen dute gehien. Larrunen gailurretik Euskal Herriko zazpi lurraldeak ikusten dira egun argietan.










1 comentario: