lunes, 2 de mayo de 2016

Gernika, euskal dantzen herria


ALLENDE-ko lagun bat ikusi nuen eta elkarrekin jolastu genuen. Beno, asteburu eder horretan gauzarik ikusgarriena zera izan zen: SEBER ALTUBE ikastola LA MERCED eskola SAN FIDEL ikastola eta ALLENDE eskola kalera atera ziren, guztiak baserritarrez jantzita. Hemen badakizue Andra Mari dantza eskola dagoela eta pertsona ugari dagoela talde horretan baina ezin da konparatu han dagoen jendetza guztia hemen dagoenarekin,beraien guztien laurdena baino gutxiago gara.




Ez dakit zuek badakizuen baina Gernikan, eskola guztietako ikasleak euskal dantzak ikastera derrigortuta daude. Bada egun bat non denak egiten dute dantza eta egia esan zoragarria da herriko ume guztiak plaza bakar batean dantza egiten ikustea. Niri  ere hemen horrelako zerbait egitea gustatuko litzaidake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario