sábado, 7 de mayo de 2016
OLINPIAR JOKOAK
Antzinatetik kirol asko iritsi zaizkigu. Batzuk erlijiozko erritu gisa sortu ziren; beste zenbait, berriz, indar-edo iraupen-erakustaldiak izan ziren, jatorriz. Lehiaketen bidez zaldi-lasterketak, arku-tiroak eta halakoak egiteko gogoa pizten zitzaien gizakiei.
Gaur egun, kirolari profesionalak daude. Haiek gogor entrenatzen dute eta munduko osoko beste kirolari batzuekin lehiatzen dira. Olinpiar Jokoak munduko kirol-lehiaketarik ezagunenak dira. Lau urtean behin ospatzen dira. Antzinetako lehen jokuak Greziako Olinpia hirian egin ziren eta hortik datorkie izena. Hasieran Jainkoen omenez egiten ziren eta denborarekin gizakien arteko lehiaketak izatera igaro ziren. 1896tik Olinpiar Joko modernoak honakoak dira. Mundu osoko kirolariek hartzen dute parte. Haiek urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak irabaz ditzakete.
Olinpiar Jokoak mundu osoko hirietan ospatzen dira. Askotan horretarako estadio erraldoiak eraikitzen dituzte. Mundu osoko ikusle, kirolari eta kirolzaleak erakartzen dituzte.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario