sábado, 19 de marzo de 2016
ALBERT EINSTEIN
Fisikari alemaniarra izan zen. Suitzan eta aebetan nazionalizatua. Zientzia modernoaren berritzaile handienetakoa. Unibertsoaren kontzeptua irauli egin zuen eta, bere teoriekin, teknologia nuklearraren oinarriak finkatu zituen.
Munichen ikasket ertainak egin zituen eta Zuricheko Institutu Politeknikoan matrikulatu zen 1896an. Einstein erdipurdiko ikaslea zen eta ez zuen jarraitzerik lortu. Biolina ikasten hasi zen eta zaletasun handia izan zuen.
1901ean Suitzar nazonalizatu zen eta Bernako patente-bulego federalean topatu zuen lana.
1905ean lan argitaratu zituen, baina batez ere hiru oso garrantzitsuak eta honako hauek ziren: higidura browndarraren teoria zinetikoa formulatu zuen, fotoiaren azalpen teorikoa eman zuen eta Erlatibitatearen teoria azaldu zuen.
1916an grabitazoaren eredu berria ematen zuen Erlatibitatearen teoria orokorra argitaratu zuen. Bertan, denbora eta espazioaren kontzepzio berriak eta masaren eta energiaren arteko erlazio estua jaulki zituen.
1921ean Fisikako Nobel saria eman zioten, 1905ean aurkitu zuen efektu fotolektrikoaren legeagatik.
Jatorriz judua zen eta 1933an Alemaniatik ihes egin zuen.
1939ean gutun bat sinatu zuen Roosevelt lehendakariari ikerkuntza-programa bat sor zezan eskatzeko. Hori dela eta, proiektua gauzatu zen Manhattan.
Hark egin zuen bidegarri 1942an lehenengo erreaktore nuklearra eraikitzea eta 1945ean bonba atomikoa. Berak ez zuen bonba egiten parte hartu, eta egin zitekeela ikusi zuenean, Roosevelti eskatu zion ez erabiltzeko. Bigarren Mundu-Gerra amaitu eta gero hark arma nuklearraren garatzearen aurka irmo egin zuen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Einstein oso fisikari ona zen
ResponderEliminarEta zientzalaria ere
ResponderEliminarEskerrik asko informazio hain bestegaitik, Pablo!
ResponderEliminarEzin dut sinetsi umetan erdipurdizka zebilen pertsona batek nagusia izandakoan, hainbeste teoria deskubritzeko inteligentzia hori edukitea.
ResponderEliminar