Frantziara oporrak igarotzera
Aste Santuan nire gurasoak, nire ahizpa eta ni Frantziara joango gara oporrak igarotzera. Martxoak 18an eskolatik atera bezain laster maleta hartu eta bi eguneko udaleku batzuetara joango gara nire ahizpa eta ni. Udaleku horietan eskiatzea izango da gure bete beharra. Esan didatenez 7 orduz eskiatuko dugu eta nekatu samar iritsiko gara afaltzera. Bi egun neketsu horien ondoren Badaguasera joango gara eta seguru nago nire gurasoekin batera urte honetako azken jaitsierak egingo ditugula. Gero Frantziako herri politenera joango gara: Vieux Boucaura. Oso herri polita da eta lasaitasuna da nagusi edozein tokitan. Mini Golf parke ugari daude eta gainera hondartzadun herria da. Laku handi eta sakona ikusi daiteke nonahi eta bertan, lakuaren erdi-erdian, irla harritsu bat dago. Udan beroarekin, askoz gauza gehiago egin daitezke baina horrek ez du esan nahi neguan ezin denik ezer egin. Neguan Frantziako eski gunera joateko aukera dauka jendeak. Horrez gain arrantzarako erabiltzen diren sare horietako bat hartu eta karramarroak arrantza daitezke, beraz, ez gara aspertuko. Hondartzako are bigun eta hezean rugbian gabiltza beti aita ta biok eta Frantziara joaten garen bakoitzean errepikatzen dugu ekintza berbera. Bizikletaz lakuari bueltatxo bat emateak asko pozten nau eta kostaldeko herrixka horretako banku baten lasai-lasai irakurtzeak baita ere. Hainbeste hitz egin dizuedan herri horren inguruan bada kanpaleku bat, kanpaleku hori toboganez eta pistinaz beterik dago. Kanpinak zaldi gune eder bat dauka.
Seguru oso ondo pasatuko duzula
ResponderEliminarNik ere hori uste dut.
EliminarNiri ere gustatuko litzaidake Frantziara joatea
ResponderEliminarNiri ere gustatuko litzaidake horrelako asteburua eukitza
ResponderEliminar