martes, 8 de marzo de 2016

Nire asteburu "zoragarria"


Larunbatean Bilbora joan nintzen. Eskolan Euskalduna jauregian ekitaldi bat ikusteko sarrerak bozkatu genituen eta sarrera horietako bi niri tokatu zitzaizkidan. Nire amamari zera proposatu nion: ekitaldira nirekin etortzea. Baietz esan zidan eta han bazkalduko genuela erabaki genuen. 12etan autobusa hartu genuen eta Bilbora abiatu ginen. Erropa denda erraldoi batean igaro genuen denbora luzearen ondoren bazkaltzera joan ginen. Bazkaltzeko oilaskoa eta kroketak jan genituen. Postrea hoberena izan zen! txokolatezko edatekoa hartu nuen. 

Azkenean Euskalduna jauregira joan ginen. Ez zidan lokartzeko denborarik eman! Oso polita izan zen ikuskizuna baina nire ustez luzeagoa izan beharko zuen. Ateratzerakoan Paulerekin elkartu nintzen eta pixka bat hitz egin genuen. Denda batzuetan sartu ginen eta zenbait gauza ikusi genituen. Nire ahizpa eta niretzat pare bat zinta erosi genituen. Nekagarria izan zen egun guztia hara eta hona ibiltzea baina esan beharra dago oso ondo pasatu nuela nire amamarekin.



Animatu zaitezte Bilbotik zehar buelta bat ematen!!!

6 comentarios: