martes, 1 de marzo de 2016

LAROUSSE, Nire lehenengo Atlasa


Mi primer atlas Larousse

Larousse, atlas ikusgarri bat da. Naturaren inguruko edonolako galderen erantzuna aurki dezakezu liburu honetan.
Orrialde bakoitza naturarekin zerikusia duen gaietan garatuta dago. Askotan hitz egiten du fenomeno naturalei buruz, baina gehienetan janari ugariren jatorri eta eboluzioari buruzko azalpenak ematen ditu. 

Adibidez: KAFEAREN PROZESUA 
Kafea, zelai handietan dauden 10 metroko zuhaitzetan batzen da. Fruituak hasita daudenean bilketa egiten da. Kafearen fruitua bolatxo gorri bat da, barruan bi hazi dauzka. Ondoren fabriketara eramaten dira kafearen haziak eta txigortu egiten dituzte. Kafea txikitu egiten dute, kafe hautsa sortu arte. 



Dendetan, kafea bi eratan saltzen da: kafe hazia edo kafe hautsa. Prozesu horrek guztiak nahiko denbora behar du eta nahiz eta Larousse liburuan horrela egiten dela esan, Etiopian beste modu batez egiten dute kafea.


Larousse Atlasak ere Tsunamiei buruz hitz egiten du.

Gehiago jakin nahi baduzue, liburua kontsultatu eta seguru aurkitu nahi duzuen gauzari buruz zerbait egongo dela.

3 comentarios: