viernes, 4 de marzo de 2016

BIZKAIA


Euskal Herriko ibaiak eta mendiak ikasi ditugu eta egia esan orain gauza asko dakizkigu mendi horien inguruan. Euskal Herriari buruz asko ikasi ondoren datu bitxi batzuk dakizkigu adibidez: Bizkaian dagoen Ganekogorta mendiak 998metro dauzka eta bi metroko mahai bat ipini diotenez 1000metrora iritsi da. Orain dela denbora asko maisuak esan zigun Euskal Herriko probintzietako lan bat egin behar genuela eta talde guztiek Bizkaia nahi genuenez azkenean bozkatu egin genuen. Ezetz asmatu nori tokatu zitzaion? Ba. . . guri!!! Informazioa bilatzea nahiko zaila izan zen datu asko zeudelako eta gero informazio hori laburtu egin behar genuelako edo beste era batera esanda datuak filtratu behar genituelako.
Bakoitzari lanaren zati bat tokatu zitzaion, gero kideen aurrean aurkezteko. Azkenean gure helburua lortu genuen: bakoitzaren lanari arreta handia ipiniz akatsak zuzendu genituen eta aurkezpenean kideei ahalik eta hoberen azaltzea izan zen lortu genuen gauzarik hoberena.

Jon:oso ordurik sentitu nintzen baina azaltzeko gogoekin ere.
Nahia: Horrelako egoeretan ni oso lasai sentitzen naiz. Nahiz eta lasai egon pozik sentitzen nintzen.
Iker: Ni normala baino lasaiago sentitu nintzen.
Alba: Pixkat urduri egon nintzen, eta pozik lana bukatzerakoan.


1 comentario: