sábado, 12 de marzo de 2016

TXIKLEA

Duela ehunka eta ehunka urte, Mexiko aldean jaten zuten txiklea.
Antzina, maiek, Mexikoko indiarrek tzictli izena eman zioten. 
Haien hizkuntzan itsatsirik egon esan nahi zuen.

Orduko txikleak ez ziren gaur egungokoak bezalakoak. Ez zuten zaporerik eta Zapote izeneko zuhaitz batetik ateratako izerdiarekin egiten zituzten. Gainera oso gogorrak ziren eta ezin zen globorik egin.

Garai hartan baziren zuhaitzen izerdia jasotzeko ardura zuten txikle-biltzaileak. Haiek lan handia egiten zuten. Maiei txiklea murtxikatzea asko gustatzen zitzaien.


Mendebaldeko zibilizazioak Adams izeneko amerikar bati zor dio txiklea. Hark zaporeak eta azukrea gehitu zizkion tzictli-ari. Horrela txiklea asmatu zuen eta arrakasta handia izan zuen.

Txiklea murtxikatzea oso atsegina da. 
XX.mendeko mundu-gerretan soldaduei lasaigarri moduan eman zitzaien.

Gaur egun, txikle gehienak petrolioaren eratorriez egiten dira.

2 comentarios:

  1. gaur egungo txiklea oso gozoa dago

    ResponderEliminar
  2. Petrolioaren eratorriez? Ezin dut sinetsi nik petrolioaren eratorriak murtxikatzen ditudanik.

    ResponderEliminar