viernes, 11 de marzo de 2016

Gure unibertsoa (2 partea)

Albert Einsteinek egindako Erlatibitate Orokorraren Teorian aipatu egin zuen grabitazio-uhinak daudela. Alabaina, zientzialariek ehun urte behar izan dituzte probak topatzeko eta, horrela, XX. mendeko buru arinenetako bati arrazoia emateko.

Zer dira grabitazio-uhinak?

Metafora baten bidez esanda, "olatuak ozeano kosmikoan" lirateke. Einsteinek deskubritu egin zuen, Erlatibitate Orokorraren Teorian jasota dagoenez, Unibertsoan mugitzen diren objektuek ondulazioak sorrarazten dituzte espazio-denboran, hau da, Unibertsoko gertakari guztiak izaten diren ehun moduko bat, eta espazioan sakabanatzen dira. Horiexek dira grabitazio-uhinak


Zer suposatuko du topatzeak?


Grabitazio-uhinak "Unibertsora begira dauden leiho berri" bat dira. Haiei esker, Unibertsoan izan ohi diren gertaera bortitzenen zergatia ulertu ahal izango da, esaterako, zulo beltzen arteko talkak edo izarren leherketak. Gainera, Big Bangen eztanda eta milisegundo batera zer gertatu zen ere jakin ahal izango da.Horrez gain, aro berri bat hasiko da astronomian, Unibertsoa ia gardena delako haientzat. Horri esker, astrofisikaren fenomenoak beste ikuspegi batez ikusi ahal izango da, eta bestera ezkutuan mantenduko lirateke, esaterako, nola sortzen diren zulo beltzak eta zein den materiaren portaera muturreko egoeretan.


Baina, zergatik dira hain garrantzitsuak Unibertsoa arakatzeko?

Gaur egun, Kosmosaren gaineko ikerketa erradiazio elektromagnetikoaren (argia) bidez egiten da, batik bat, horrekin "ikus" daiteke, eta grabitazio-uhinekin "entzun" ahal izango da, eta horrek ekarriko du Lurraren eta Unibertsoaren beste puntaren dauden gauza guztiak zeharkatu ahal izatea.

Zergatik eman dute hainbeste denbora existitzen direla baieztatzeko?

Urte askotan, uhin berri horiek baztertuak izan ziren. Zientzialari batzuek zalantzan jartzen zuten benetan existitzen zirenik, eta beste batzuek uste zuten hain ahulak izanda ezingo liratekeela sekula antzeman. Baina '70ko hamarkadan pulsarrak (neutroiez osatutako izarrak dira, eta argia botatzen dute biraka dauden bitartean) deskubritu zituzten eta, hala, existitzen zirela begiztatu ahal izan zuten.
Gainera, grabitazio-uhinen eraginak hain txikiak direnez, detektagailu erraldoiak behar dituzte harrapatzeko.

Nolakoak dira detektagailuak?

Laser teknologia berezia erabiltzen duten instalazioak dira. Handiena AEBn dago, LIGO Grabitazio Uhinak Interferometria Laser Behatokia da; badago Italian ere bai -Virgo- baita Alemanian ere -GE0600-.
Orain arte, detektagailuak gainazalean zeuden, baina etorkizunean lurrazpian izango dira eta ESA Europako Espazio Agentziak abiatutako eLisa misioaren bidez espazioan jarriko dute, grabitazio-uhinak beste frekuentzia batean harrapatzeko.
 

2 comentarios: