IRATXOA
Gauez irtetzen den izaki bihurria da Iratxo. Txarra ez da, okertxua esango genuke. Bat-batean agertzen da eta ezusteko galantak ematen ditu. Inor atzetik badoa, troka sakonetara, hatxarte eta leku arriskutsuetara eramaten du. Bidean laguntzea eskatu ezkero, basoaren erdian galdu eragin eta noraezean utziko zaitu.
Batzuek esaten dute gauza distiratsuak gustatzen zaizkiola eta ateetako kanpaitxuak ostu egiten dituela, haien zarata itzel bihurtzen dute eta.
GALTZAGORRIA
Oso bihurriak dira . Beti egoten dira prest lan egiteko baina kontuz!
Lanik ez badute hankaz gora ipintzen dute dena.
Txiker-txikerrak dira, orratzontzi batean bertan hamaika Galtzagorri sartzen dira.
San Juan bezperan, hau da, urteko egunik luzeenean, basoan orratzontzi bat zabal uzten baduzu, bertara batuko zaizkizu, eta zeure esanetara edukiko duzu, zuretzat lan egiteko prest.
Tartalo edo Torto munduan zehar dabiltzan izaki beldurgarri horretako bat da. Behinola artzain gazte bat bahitu ei zuen eta, alde ez egiteko eraztun magiko bat jarri zion atzamar batean. Artzainak, ihes egitea lortu zuen. Bat-batean, eraztuna ohiuka hasi zen:
"Hemen nago, hemen nago!
BASAJAUN
Basoan bizi da. Beldurra ematen du. Basoen, bertako animalien, artaldeen,.. babeslea da. Zuhur ibili! Hostoak mugitzen diren entzuten duzunean, paraje daukazun seinalea da eta.
Beldurgarria da, baina basoa eta bertako animalien babeslea da.
Sarrera polita
ResponderEliminar