miércoles, 9 de marzo de 2016

ITSASNEREN ETXERA JOAN NAIZ!

Zapatuan arratsaldeko 18:00etan Urretako kiroldegira joan nintzen Itsasneren konpetizio bat ikustera. Konpetizioa 200 maripa ziren, (200 mariposan egiten). Konpetizioa egin ondoren, Ariadne eta Itsasne aldageletatik irten ziren eta Ariadneri gonbidatu genuen Itsasneren etxera, afaltzera. Itsasneren etxera heldu ginen eta Itsasneren ama Somerako Labera joan zen pizza bat erostera, afaltzeko; bitartean Ariadne, Itsasne eta ni, musika ipini genuen ordenagailuan. Mar, Itsasneren ama etxera heldu zen pizza-rekin eta hirurak afaltzera joan ginen. Afaldu eta gero film bat ikustera joan ginen egongelara, eta hirurak ados egon ginen film batekin, "Norbit" izenekoa. Filma ikusten hasi ginen eta filma zen ume batena, zegoela umezurztegi batean eta egin zela neska baten laguna baina arazo bat zegoen, neska beste familia batekin joan egin behar zen eta orduan Norbit bakarrik geratu zen umezurztegian. Egun batean Norbit zegoen parkean eta bi ume lurrera bota zuten baina neska lodikote bat defenditu zion eta esan zion, orain nire senar gaia izango zara. Nagusiak zirenean ezkondu ziren baina neska super lodia zen eta kotxean sartzen zenean, titiekin ematen zion bozinari eta neska bronka botatzen zion mutilari kotzeko aulkia mugitzeagaitik, baina mutilak ez zuen mugitu eta... Nahi baduzue jakin zer gertatzen den geroago, filma ikusi.
Gero, Ariadneren aita etorri zen eta Ariadne etxera joan zen. Filma bukatu zenean Itsasne eta ni ohera joan ginen lo egitera eta hurrengo egunean gosaldu genuen, etxerako lanak egin genituen eta bazkaltzeko orduan etxera joan nintzen.

3 comentarios:

  1. Oraindik ez dut film hori ikusi baina diruditzen du oso pinta ona daukala

    ResponderEliminar
  2. Ea noizbait pelikula hori ikusten dudan.

    ResponderEliminar
  3. Nik ez dut ikusi baina oso barregarria da

    ResponderEliminar